Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Diseinuko goi-mailako arte-ikasketak ezartzeko dekretua onartu da

Dokumentuaren akzioak

Diseinuko goi-mailako arte-ikasketak ezartzeko dekretua onartu da

2012/11/22 - Unibertsitatea.net
Gobernu Kontseiluak dekretuz erabaki du, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eskariz, Diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzak ezartzea haien bi lerroetan: Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua.

Egun Euskadiko Autonomi Erkidegoan zentru bakarra dago titulazio mota hori eskaintzen duena, Gasteizko Diseinuko Goi Eskola hain zuzen ere. Diseinuko bi ikasketez gain Ilustrazioko eta Arte Argazkilaritzako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ere eskaintzen dituzte.

Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak ahalbidetuko du goi-mailako diseinuko ikasketak antolatzea. Goi Hezkuntzako Espazio Europarrean dauden bi titulu dira, bakoitzak lau kurtso ditu eta unibertsitate-graduen baliokide dira. Dekretuak bien ikasketa-plana definitzen du, tituluek guztira 240 ECTS kreditu izango dituztelarik:

  • 60 kredituko lau kurtsotan banatuak, eta kreditu bakoitzak, gutxienez, 25 irakastordu ditu, guztira 6.000 irakastordu, gutxienez.
  • Ikasketa-planaren barruan kanpo praktikak egiten dira, 150 ordu, gutxienez, irauten dutenak (hilabete inguru, eguneko 6 orduko lanaldiarekin).