Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Diseinu grafikoa, moda diseinua... unibertsitateko graduen baliokideak izango dira Nafarroan

Dokumentuaren akzioak

Diseinu grafikoa, moda diseinua... unibertsitateko graduen baliokideak izango dira Nafarroan

2013/06/05 - Unibertsitatea.net
Creanavarra zentro pribatuan titulazio britainiarra izango da ikasleak lortuko duena eta unibertsitateko graduko ikasketen maila izango du. Diseinu Grafikoa, Barne-diseinua, Moda diseinua eta Produktuen diseinua izango dira eskainiko diren titulazioak.

Iruñeako Creanavarra zentro pribatuak 2013/2014 ikasturtetik aurrera diseinuarekin erlazionatutako 4 titulazio ofizial eskainiko ditu.

Hauek unibertsitateko graduen baliokideak izango dira eta era honetan ikasketa hauekin master edo doktoretza programetarako bidea irekiko zaie ikasleei.

Eskainiko diren titulazioak Diseinu Grafikoa, Barne-diseinua, Moda diseinua eta Produktuen diseinua dira eta titulazio bakoitzeko 20 plaza eskainiko dira. Berez, titulazio britainiarra da zentroak ematen duena, alegia BTEC Higher National Diploma (HND) deritzona.