Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Diseinu grafikoko lehen kongresua Donostian

Dokumentuaren akzioak

Diseinu grafikoko lehen kongresua Donostian

2016/03/14 - Unibertsitatea.net
"Nortasun korporatiboko marka grafikoak" gaia izango da diseinu grafikoaren inguruko lehen kongresuko protagonista.

"Diseinu Grafikoko Lehen Kongresua: nortasun korporatiboko marka grafikoak EHUko Udako Ikastaroen programaren baitan egingo da. Lehen aldiz antolatu da diseinuarekin lotutako tankera honetako jardunaldia bat eta, bertan, diseinu grafikoaren alorra jorratzen duten profesionalen, akademikoen, ikertzaileen, enpresen zein ikasleen esperientziak trukatzeko aukera eskainiko da.

Antolatzaileen hitzetan, "Marka grafikoak gure eguneroko bizitzan daude. Ikusezinak dira, itxuraz, zenbaitetan; beste batzuetan, ordea, modu obsesiboan ageri dira. Gure eguneroko zereginean, zaila izango da, uneren batean edo bestean, marka grafikoren batekin topo ez egitea". Horrenbestez, irudiaren gizartean bizi garen honetan, hainbat gairen inguruko hausnarketa egiteko aukera da honakoa.

Halaber, kongresua askotariko jarduerez osatuko dute -hitzaldiak, komunikazioak edo workshop-ak, besteak beste-. Lehen edizio honetako ekitaldiek diseinatzaile grafikoen gaitasun profesionalak aberasteko aukera eskainiko dute: pentsatzeko eta lan egiteko moduak erkatzeko, gure komunikazio- eta irudi-testuinguruari buruz eta horrek egun behar duen eta etorkizunean beharko duen diseinuari buruz eztabaidatzeko zein lanbide horretan jarduteko aukeraz motibatzeko.

Kongresuaren webgunean kontsulta daiteke bai egitaraua, baita izena emateko informazioa ere.