Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dimetil eterra, aplikazio anitzeko konposatua

Dokumentuaren akzioak

Dimetil eterra, aplikazio anitzeko konposatua

2015/06/19 - Unibertsitatea.net
Ahoz aho dabil dimetil eterra edotaDME bezala ere ezaguna den konposatua, petrolioa ordezkatzen duten energia-iturrietatik ekoitzi daitekeen konposatu bat da.
Dimetil eterra, aplikazio anitzeko konposatua

Zientzia Kaiera orrialdetik hartua.

Gero eta arreta gehiago eskaintzen zaio dimetil eter konposatuari, gas propultsatzail eta hoztaile bezala erabiltzen da eta epe ertainera, dieselearen edo petrolioaren gas likidotuen ordezko erregaia izan liteke. Arrazoietako batuk, zetano indize altua, errekuntzan isuritzen den CO, NOx, SOx eta hidrokarburoen kantitate baxuak, kerik ez sortzea eta motorrak zarata gutxiago egitea dieselarekin alderatuta.

DME edota dimetil eterra ekoizteko lehengai modura, hondakin bezala ekoitzitako CO2-a erabiltzeko ahaleginak egiten ari dira. Klima-aldaketarako hain kaltegarria den konposatua erreakzio kimikoen bidez bihurtu daiteke, balio altuko konposatu kimikoa lortuaz.

Estrategia ezberdin bi daude DME ekoizteko, alde batetik etapa bakarrean egindako prozesua aurkitzen da, eta bestetik, pasu bitan egiten dena. Edozein prozesu egiteko ezinbestekoa da erreaktorea diseinatzea, horretarako eredu zinetikoak erabiliaz.

Hemen uzten dizuegu artikulu osoa irakurgai: Dimetil eterra, arreta bereganatzen duen konposatua.