Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Digipen Unibertsitateko ikasleek bi bideo-joko sortu dituzte: "Oniro" eta "Twisted"

Dokumentuaren akzioak

Digipen Unibertsitateko ikasleek bi bideo-joko sortu dituzte: "Oniro" eta "Twisted"

2013/06/13 - Unibertsitatea.net
"The Four Musketeers" eta “Armageddon Team” taldeek 2012/2013 ikasturtean zehar garatu dituzte bi jokoak. Jokoak jaisteko aukera ematen dute eta hauen berri facebook-en ere aurkitu dezakezu.

Zierbenako Digipen Institute of Technology Europe-Bilbao unibertsitateko ikasleek bi bideo-joko garatu dituzte 2012/2013 ikasturtean: Oniro eta Twisted.

Oniro:

  • 2 dimentsiotako bideo-jokoa da eta bertan magiazko pertsonaia batek mundu misteriotsu bat zeharkatu beharko du. Puzzle plataformako bideojokoa da eta jokalariak jokoaren atzean gordetzen den istorioa aditzeko puzzlez jositako ibilbidea gainditu beharko du.
  • Garatzaileak "The Four Musketeers" taldea izan da (Jon Sanchez, Markel Madina, Antoine Micaelian, Asier Renteria, Xabi Sevillano, Xabi España, Sendoa Bergasa eta Jorge Fernandez).
  • Jokoa unibertsitateko Game Gallery-tik jaisteko aukera dago eta facebook-etik ere jarraitu ditzakezu bere gora-beherak.

 

Twisted:

  • 2 dimentsiotako plataforma jolasa da eta PCetan jolasteko prestatuta dago. Jokoko pertsonaia nagusia kameleoi bat da eta honek azalaren kolorea ingurunera egokitzeko ahalmena eta abilezia handia beharko ditu ibilbidean zehar aurkituko dituen oztopoei aurre egiteko.
  • Garatzaileak “Armageddon Team” taldea izan da (Ander Alzola, Andoni Besa, Ander Goenaga, AitorTejedor, Sendoa Bergasa eta Ander Amo).
  • Jokoa unibertsitateko Game Gallery-tik jaisteko aukera duzu eta facebook-etik ere jarraitu ditzakezu bere gora-beherak.