Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dietaren gantz-portzentaia eta sabelaldeko gizentasuna estuki lotuta daude nerabeetan

Dokumentuaren akzioak

Dietaren gantz-portzentaia eta sabelaldeko gizentasuna estuki lotuta daude nerabeetan

2014/01/08 - Unibertsitatea.net
Nerabezaroa bezalako garapen aldi kritikoan dietaren osaera eta sabelaldean gantz gehiegi izatea elkarrekin erlazionatzen zituen ikerketarik ez zegoen. UPV/EHUko Idoia Labayen doktoreak ikertu du.
Dietaren gantz-portzentaia eta sabelaldeko gizentasuna estuki lotuta daude nerabeetan

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Idoia Labayen biologoak egindako ikerketaren arabera, dietaren gantz-portzentaia eta nerabeetako sabelaldeko gizentasuna lotuta daude. Gainera nerabeek kontsumitutako kaloria-kopuruak eta egindako jarduera fisikoak ez omen dute honetan inolako zerikusirik.

Nerabeen artean gero eta ugariagoa da sabelaldeko gantz-metaketa eta hauxe da osasun kalte handienak dakartzana, izan ere, arazo kardiobaskularrak, diabetes mellitusa, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia... izateko arriskua areagotu egiten du.

Nerabezaroa bezalako garapen aldi kritikoan dietaren osaera eta sabelaldeko gantz metaketaren harremana frogatzen duen lehenengo ikerketa da Idoia Labayenek gauzatutakoa.

Ikerketaren gaineko informazio gehiago UPV/EHUren gunean irakurri dezakezu.