Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dieta mediterraneoak 2. motako diabetesa izateko aukera %40an murrizten du
Erabiltzailearen akzioak

Dieta mediterraneoak 2. motako diabetesa izateko aukera %40an murrizten du

2014/01/15 - Unibertsitatea.net
2. motako diabetesa jasateko arriskua dieta mediterraneoa jarraituta eta olio birjina hartuta nabari murrizten da. Ikerketan 3.541 pertsonek parte hartu dute.
Dieta mediterraneoak 2. motako diabetesa izateko aukera %40an murrizten du

Irudia: Universidad de Navarra

Nafarroako Unibertsitateko ikerlariek parte hartzen duten ikerketa talde batek dieta mediterraneoak 2. motako diabetea izateko arriskua prebenitzeko orduan duen eragina aztertu du.

Ikerketan, 55 eta 80 urte bitarteko 3.541 pertsonek hartu dute parte, denak arrisku kardiobaskular altukoak eta diabete arriskurik gabeak. Hiru taldetan banatu eta talde bakoitzari dieta bat egokitu zitzaion: dieta mediterraneoa olio birjinarekin, dieta mediterraneoa fruitu lehorrekin, eta gantz kopuru gutxiko dieta.

Ikerketa lau urtez luzatu da eta dieta mediterraneoa egokitu zitzaien talde bien emaitzak gantz kopuru gutxiko dieta egokitu zitzaienenak baino hobeagoak izan ziren. Gainera, dieta mediterraneoa oinarri zuten bi taldeen artean ere desberdintasunak ikusi zituzten: olio birjina dietan zutenek %40 batean jaitsi zuten gaixotasuna jasateko arriskua eta dietan fruitu lehorrak zituztenek berriz %18an.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari