Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dialektoen eta hizkeren arteko desberdintasunak estatistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoa: DiaTech
Erabiltzailearen akzioak

Dialektoen eta hizkeren arteko desberdintasunak estatistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoa: DiaTech

2013/04/25 - Unibertsitatea.net
DiaTech bariazio geolinguistikoaren analisia egiteko tresna da eta edonork bere datu propioekin analisiak egiteko aukera du.

DiaTech dialektoen eta hizkeren arteko desberdintasunak estatistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoa garatu du UPV/EHUko EUDIA ikerketa-taldeak.

DiaTech bariazio geolinguistikoaren analisia egiteko tresna da eta edonork bere datu propioekin analisiak egiteko aukera du. Honela, erabiltzaileak bere datuak igo ondoren programak datuei dagokien mapa eraikitzen lagunduko dio. Programak azterketa estatistiko-kualitatiboak eta mapetan emaitzak jartzeko aukerak ahalbidetuko dizkio eta hauek norberaren ordenagailuan jaisteko aukera emango da.

Datuen azterketa estatistikorako dialektometrian oso erabiliak diren baliabideak erabiltzen ditu (isoglosa mapak, izpi mapak, mapa sinoptikoak, cluster analisia, korrelazioak...) eta mapa sintetikoak edo metakorrak egiteaz gain kontzeptukako mapak egiteko aukera ere eskaintzen du.

Opensource motako programa da eta epe laburrean jarriko da komunitate zientifikoaren esku.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari