Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bideo-jokoa sortu du Deustuko Unibertsitateko ikertalde batek
Erabiltzailearen akzioak

Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bideo-jokoa sortu du Deustuko Unibertsitateko ikertalde batek

2014/01/16 - Unibertsitatea.net
"Social Innovation in Agein-The European Award" sariketara 220 lan aurkeztu dira eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileena 20 finalisten artean dago.
Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bideo-jokoa sortu du Deustuko Unibertsitateko ikertalde batek

Irudia: Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateko EVIDA taldeko ikertzaileek sortutako Kineage bideo-jokoa Europako sariketa baten finalista da.

Bideo-jokoa, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sortutako proiektua da. Bertan, erabiltzaileek, pantailan agertzen diren objektuak batu behar dituzte kantitate eta abiadura desberdinean. Jokoaren helburua da hauek lurrera ez erortzea eta horretarako besoak mugitu behar dituzte. Gainera jokoak Kinect mugimendu sentsorea darabil eta honek erabiltzaileari besoekin soilik, inongo aparaturik gabe ordenagailua kontrolatzeko aukera ematen dio.

Social Innovation in Agein-The European Award sariketara 220 lan aurkeztu dira eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileena 20 finalisten artean dago. Sariketaren irabazlea maiatzean jakinaraziko dute.

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari