Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateko Coaching programari hasiera emango dio abenturazale kataluniar batek
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitateko Coaching programari hasiera emango dio abenturazale kataluniar batek

2007/10/08 - Unibertsitatea.net
Sergio Fernándezek 30.000 kilometro egin ditu planetako lekurik idorrenak zeharkatzen.

Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Sergio Fernández kazetari eta txirrindulari kataluniarra gonbidatu du 07/08 ikasturteko Coaching programari hasiera emateko.

Sergio Fernándezek bukatu berri du bere erronka, munduko zazpi desertu enblematikoenak bizikletaz zeharkatzea: Australia, Atacama, Mojave, Namib, Kalahari, Gobi eta Sahara.

Bere web gunean abentura hauen berri ematen du eta liburua ere kaleratuko du aurki "7 desiertos con un par de ruedas: Un trabajo a medida de mis sueños".

Hasiera ekitaldia bihar (urriak 9) izango da.





Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari