Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitatearen 125. urteurreneko ekintzen barruan "Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz" jardunaldia ospatuko dute datorren astean
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitatearen 125. urteurreneko ekintzen barruan "Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz" jardunaldia ospatuko dute datorren astean

- Unibertsitatea.net
Deusto Business Schoolek berrikuntza, ekintzailetasuna eta jasangarritasunari buruzko jardunaldia antolatu du. Otsailaren 7an Donostian, eta otsailaren 8an Bilbon, mahai inguru eta eztabaidak izango dira, beraz.

Aipatutako mahai inguru eta eztabaidetan administrazio publikoko, enpresa munduko, zein gizarte mugimenduetako eragileek parte hartuko dute. Jardunaldi honen helburu nagusia, adituek lagunduta, irakasle, ikasle eta gizartearen artean Internetan dagoen mundu jasangarri eta ekintzaileari buruzko hausnarketa bultzatzea da, antolatzaileek azaldu dutenez.

EGITARAUA:

Otsailak 7, 18:30etan Donostiako Campusean (Loiola Centrum): "2000-2020: iraunkortasuneko aro berria"

  • Pedro Ortún. European Commission, DG Enterprise and Industry zuzendaria
  • José Luis Blasco. EMEAKO (Europa, Ekialde eta Afrika) Aldaketa klimatiko eta Iraunkartasuneko Zerbitzuetako bazkide arduraduna
  • Esther Trujillo. Sol Meliáko kabinete instituzionaleko eta diplomazia korporatiboko zuzendaria
  • Parte hartzeko: ainare.artetxe@deusto.es 944 139 020 Luz: 2220. Izena emateko inprimakia

 

Otsailak 8, 18:30etan, Bilboko Campusean (Unibertsitateko liburutegian): "Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz"

  • Félix del Barrio. Oracle Iberica-ko presidenteordea eta zuzendari nagusia
  • María Zapata. Ashoka, gizarte ekintzailetako Nazioarteko Operazioen zuzendaria
  • Juan de la Mota. Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareko presidentea eta Global Compact-en Mundu Kontseiluko kidea
  • Darío Varcárcel. Estudios de Política Exterior SA taldeko kontseilari delegatua
  • Parte hartzeko: nerea.anton@deusto.es 944 139 020 Luz: 2852. Izena emateko inprimakia

 

Deustuko Unibertsitatearen urteurreneko ekitaldian jarraipena egiteko informazioa aurkituko duzu hemen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari