Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitatean VIII. Enplegu Foroa ospatuko dute martxoaren 29 eta 30ean
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitatean VIII. Enplegu Foroa ospatuko dute martxoaren 29 eta 30ean

2012/02/10 - Unibertsitatea.net
Foroaren baitan, lana lortzeko, aurkezpenen bideo lehiaketan parte hartzeko aukera dute ikasleek, bideoak martxoaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira

Enplegu Foroa Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, ikasleen, enpresen eta unibertsitateko enplegua sustatzen duten erakundeen arteko urteroko topaketa da.

 

Ikasle eta lan bila dabiltzan titulatu berriek, besteak beste, aurkezpen bideo lehiaketan parte-hartzeko eta iPad bat irabazteko aukera izango dute. Horretarako, norberaren burua aurkeztu behar da minutu pare bateko bideoan. Aurkezpen bideoen helburua, enpresei ohiko curriculum vitaea bidali beharrean, edo bidaltzearekin batera, hautagaiak bere burua azaldu eta bera kontratatzearen arrazoiak ematea da. Hemen aurkituko dituzu lehiaketan parte-hartzeko baldintzak eta bideoa egiteko hainbat adibide.

 

Enpresek, bestalde, foroan izena emateko epea irekita dute. Bertan, enpresek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, euren arteko networkinga eta Deustuko Unibertsitatearekikoa bultzatzeko; titulazioen eta unibertsitateko graduondokoen eskaintza zein den ezagutu ahal izango dute; eta, aurreko edizioetan bezala, enpresen aurkezpenak egingo dizkiete ikasleei eta hautaketa prozesuak hasi ahal izango dituzte bertan. Izena emateko.

Informazio gehiago: Deustuko VIII. Enplegu Foroa

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari