Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak zortzigarren urtez jarraian antolatuko du Enplegu Foroa
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitateak zortzigarren urtez jarraian antolatuko du Enplegu Foroa

2012/03/22 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak zortzigarren urtez jarraian antolatuko du Enplegu Foroa. Martxoaren 28an eta 29an izango da, eta 41 erakundek parte hartuko dute, eurekin lan egin nahi duten ikasleak eta unibertsitateko tituludunak artatzen. DeustuLan-Laneratzeko Zentro Integralak antolatutako foroan izango diren berrikuntzarik nabarmenenak EURES sarearen parte hartzea eta "Erakutsi zenbat balio duzun" aurkezpen-bideoen lehiaketa dira.

Foroan ohiko laguntzaile den EURES sareak Europako 8 herrialde ordezkatuko ditu. Jendaurreko aurkezpenak egingo ditu ikasle eta tituludunentzat, Deustuko Unibertsitatekoentzat ez ezik, EHUkoentzat ere bai. Norvegia, Danimarka, Suedia, Frantzia, Herbehereak, Alemania, Erresuma Batua eta Suitza izango dira ordezkatuko dituen herrialdeak. Saioetan, herrialde horietan bizitzeko eta lan egiteko aholkuak emango dituzte, baita lan-eskaintza sendoak ere, bertan lan egiteko.

Foroan parte hartzen duten enpresetatik, 11k egungo proiektuak eta garapen ildoak ezagutaraziko dituzte, Forora bisitan datozen talentuak erakartzeko. Ikea, Booz&Co eta Europraxis bezalakoek hautaketa prozesuak ere egingo dituzte Foroan bertan, aldi berean.

Aurten, DeustuLanen, bi jarduera berezi prestatu ditugu. Batetik, lantegi bat eskainiko da martxoaren 28an, 11:30ean: "Cómo conseguir un trabajo apasionante o hacer que te apasione el que tienes" (Nola lortu lan zoragarri bat edo nola egin daukazunak liluratzea). Ikasleei eta tituludun berriei zuzenduta dago. Juan Manuel Gutiérrezek lideratuko du, El Correo egunkariko "Dinero y Empleo" igandeetako ataleko ohiko laguntzaileak.

Bestetik, aurkezpen-bideoen lehiaketa bat izango da, "Erakutsi zenbat balio duzun" izenburupean, enpresetan euren burua aurkezteko berritzaile izaten ikas dezaten, lan-talde batean zerk egiten dituen ezinbesteko azalduz, euren gaitasunak eta trebetasunak erakutsiz. Lehiaketan bi aurkezpen-bideok jasoko dute saria: epai-mahai espezializatu baten aburuz, hoberen bideratuak; eta atseginen denak, hau da, DeustuLanen Facebookeko orrian botorik gehien jasotzen duenak.  Irabazleei iPad2 bana emango zaie, Enplegu Foroaren barruko ekitaldi batean.

Jarduera hauen guztien inguruko argibide gehiago, webean izango duzue: www.forodeempleo.deusto.es

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari