Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak WebLabekin izandako esperientziak batu ditu liburu batean

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak WebLabekin izandako esperientziak batu ditu liburu batean

2007/09/07 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea da web 2.0 teknologiaz diseinatuta dagoen laborategi bakarra duen ikastegia. Laborategian 300 ikaslek egin dituzte praktikak PC, PDA eta mugikorren bitartez.

Deustuko Unibertsitateko Luis Gomez eta Javier Garcia Zubia irakasleek Advance on remote laboratories and e-learning experiences liburua argitaratu dute lehenengoz urrutiko laborategien edo WebLaben mundua ezagutarazteko.

Azaroan Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak International Meeting on Profesional Remote Laboratories topaketa antolatu zuen. Bertan, europar mailako urrutiko laborategietako adituak elkartu ziren eta han esan eta eztabaidatutakoak liburuan jaso dituzte orain.

Teknologia honek laborategi errealetako ekipoetara etxetik edo beste edozein tokitatik sartzeko modua ematen du ordenagailu bat eta Interneteko konexioa izanda.

Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea da web 2.0 teknologiaz diseinatutako laborategia duen ikastegi bakarra. Bertan 300 ikaslek egin dituzte praktikak gelara joan gabe.

Liburua erosgai duzue HEMEN