Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak Ganbara Orkestra sortu du bere ikasleekin
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitateak Ganbara Orkestra sortu du bere ikasleekin

2011/12/19 - Unibertsitatea.net
Bataz beste 20 urteko gazteek osatzen dute Deustuko Unibertsitateak sortu berri duen Ganbara Orkestra. Hainbat kontserbatorioetako ikasleak izateaz gain, orkestrako partaideak Deustuko Unibertsitateko ikasleak dira ere.

 

 

 

 

Ganbara Orkestra sortzearekin bi helburu bete nahi ditu Deustuko Unibertsitateak, instrumentista gazteei orkestra lanetan formatzeko aukera ematea eta Unibertsitateari lotutako kultur erreferente bat lortzea.

 

Orkestra berri honetan ikasleez gain lankidetzan arituko diren musikariak ere badaude. Besteak beste, Bilbao Orkestra Sinfonikoko kidea den Stefan Madru biolin jolea. Zuzendari lanetan, Bilboko Koral Elkartearen zuzendaria den, Iñaki Moreno Navarro arituko da. Urtero bi ekitaldi egitea aurreikusten dute: bat Unibertsitatean bertan eta bestea beste eszenatoki baten. Euren ibilbidea hasteko lehen kontzertu bat eskainiko dute abenduaren 20an, arratsaldeko 20:00etan Deustuko Unibertsitatearen Paraninfoan. Sarrera librea izango da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari