Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak emakume teknologoentzako Ada Byron sariketaren bigarren edizioari ekin dio

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak emakume teknologoentzako Ada Byron sariketaren bigarren edizioari ekin dio

2015/01/15 - Unibertsitatea.net
Emakunderen laguntzarekin antolatzen den ekimen honen bigarren edizioan parte hartzeko epea otsailaren 12ra artekoa izango da

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen sariketa dugu Ada Byron izeneko hau, aurtengoa bigarren edizioa izanik.

2014an abiarazi zen Emakume teknologo eta zientifikoen ekarpenak saritzeko  eta gaztetxoengan bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko helburuarekin, era berean etorkizunean arlo profesional horietan emakumeen presentzia normalizatu dadin.

Apirilean banatuko da saria, 3.000 eurotakoa, eta Forotech jardunaldietan plazaratuko da irabazlearen izena. Emakundez aparte badira beste kolaboratzaile batzuk ere, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, IK5 Research Alliance eta Innobasque, hain justu.

Informazio gehiagorako hemen duzue ekimenaren aurkezpen bideoa.