Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak (DU) Cermi.es saria irabazi du minusbaliotasunak dituzten pertsonen aisiari buruzko bere ikerketengatik

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak (DU) Cermi.es saria irabazi du minusbaliotasunak dituzten pertsonen aisiari buruzko bere ikerketengatik

2006/11/29 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak (DU) Cermi.es Saria jaso du Gizarte eta Zientzia Ikerketa atalean, minusbaliotasuna duten pertsona taldeen aisiaren fenomenoaren ikerketa, kontsultoria, formazioa eta zabalkundea egiteagatik.

Minusbaliotasuna duten Pertsonen Ordezkarien espainiar Taldeak (CERMI) sari hauek ematen ditu minusbaliotasunak dituzten pertsonen eta beraien familien integrazio eta parte hartze osoa bultzatzen duten erakunde, instituzio eta pertsonei. Aurtengo deialdian 50 kandidatura aurkeztu dira.

Epaimahaia honokoek osatu dute: Mario García, CERMI-ko lehendakaria; Luis Cayo, CERMI-ko Idazkari Nagusia; Miguel Carballeda, ONCE-ko Kontseilu Orokorreko lehendakaria; Alberto Durán, ONCE Fundazioko lehendakaria; Mª Luz Sanz Escudero, FIAPAS-eko lehendakaria; Maite Lasala, ASPACEko lehendakaria; Adolfo Jiménez, Ibermutuamur-eko ordezkaria; Mariola Arlandis, Empresa y Sociedad Fundazioko ordezkaria; Gemma Giner, Unión FENOSA-ko komunikazio arduraduna; José García Pascual, Pfizer-eko ordezkaria; José Luis Rodríguez, Nueva Economía Forum-eko lehendakaria.

cermi.es sariak azaroaren 30ean Madrilen egingo den agerraldi batean emango dira.