Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak bat egingo du Bilboren sorreraren 710. urteurreneko ospakizunekin

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak bat egingo du Bilboren sorreraren 710. urteurreneko ospakizunekin

2010/06/15 - Unibertsitatea.net
Bilbo sortu zeneko 710. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Bilbon ekainaren 19an eta Deustuko Unibertsitateak bat egingo du jaiarekin.

 

"Sustraietatik" izenburupean 20:30etik 02:00etara musika, dantza eta antzerki ikuskizunak egongo dira unibertsitateko klaustroetan. Honela, Txalap.Art. konpainiaren ardurapean Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin musikaria eta Andoni EgaƱa bertsolaria elkartuko dira.

 

Kultur ekitaldi horiekin batera unibertsitatean bisitaldi gidatuak egiteko aukera ere egongo da (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz).