Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaian Deustuko Unibertsitateak egingo ditu frantseseko azterketa ofizialak

Dokumentuaren akzioak

Bizkaian Deustuko Unibertsitateak egingo ditu frantseseko azterketa ofizialak

2007/06/14 - Unibertsitatea.net
DELF-DALF Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen dituen frantseseko agiri ofizialak eskuratzeko lehenengo deialdia 2008ko otsailean egingo du DUk.

2007-2008 ikasturtetik aurrera, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoen Institutua izango da Frantziako Hezkuntza Ministerioak modalitate desberdinetan ematen dituen DELF-DALF azterketa ofizialak antolatzeko eta egiteko baimena izango duen Bizkaiko zentro bakarra.

DELF (Diplôme d'études de langue française) eta DALF (Diplôme approfondi de langue française) diplomak Frantziako Hezkuntza Ministerioak frantseserako ematen dituen agiri ofizialak dira.

DUk lehenengo deialdia 2008ko otsailean egingo du. Informazio gehiago hemen.