Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Desberdintzaren matematika" hitzaldia eskainiko du Eva Ferreiro UPV/EHUko katedradunak
Erabiltzailearen akzioak

"Desberdintzaren matematika" hitzaldia eskainiko du Eva Ferreiro UPV/EHUko katedradunak

2014/03/24 - Unibertsitatea.net
Hitzaldian, matematikak desberdintzaren fenomenoa aztertzeko erreminta erabilgarria direla erakutsi nahi du Ekonomia Aplikatutako katedradunak.
"Desberdintzaren matematika" hitzaldia eskainiko du Eva Ferreiro UPV/EHUko katedradunak

Irudia: UPV/EHU

Eva Ferreiro UPV/EHUren Ekonomia Aplikatutako katedradunak eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Estatistika irakasleak "Desberdintzaren matematika" hitzaldia eskainiko du asteazkenean.

Hitzaldiarekin, matematikek desberdintzaren fenomeoa aztertzeko erreminta erabilgarria direla erakutsi nahi du; esaterako matematikek desberdintzaren zergatiak eta bilakaera ulertzen nola lagun dezaketen.

Hitzaldia martxoaren 26an (asteazkena) izango da Bilboko Alondegian (19:00) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Alhóndiga Bilbaok sustatzen duten Zientziateka ekimenaren baitan kokatzen da.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari