Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Desagertzeko arriskuan dauden landareen %36a ezin da hazien bankuetan gorde

Dokumentuaren akzioak

Desagertzeko arriskuan dauden landareen %36a ezin da hazien bankuetan gorde

2018/11/05 - Unibertsitatea.net
Babestu ezin diren hazien artean daude zuhaitz espezieen %27a, tartean haritza.
Desagertzeko arriskuan dauden landareen %36a ezin da hazien bankuetan gorde

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: PIxabay)

Horixe dio Nature Plants-en kaleratutako ikerteta batek, hazien bankuek ezin dituzte gure inguruan ezagunak diren eta galbidean dauden landareen %36a babestu. Landareak hazi bankuetan gordetzeko beharrezkoak diren lehorketa eta izozte prozesuak ez dituzte onartzen.

Gorde ezin diren espezieen artean daude esaterako desagertzear dauden landareen %27a edo zuhaitz espezien %33a. Zuhaitz espezieen artean daude esaterako haritza edo gaztainondo mota batzuk. Zerrenda horretan daude baita ere oso ohikoak diren oinarrizko elikagaiak, esaterako ahuakatea, mangoa edo kakaoa.

Ikerketaren gaineko albiste guztia hemen irakurri dezakezue.