Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Denboraleak Iñurritzako biotopoko "Gallium arenarium" landare espeziea ia guztiz desagerrarazi duela uste du Aranzadik

Dokumentuaren akzioak

Denboraleak Iñurritzako biotopoko "Gallium arenarium" landare espeziea ia guztiz desagerrarazi duela uste du Aranzadik

2014/02/04 - Unibertsitatea.net
Zarautzeko Iñurritzako Biotopoa, biodibertsitatearen ikuspegitik, euskal kostaldeko gunerik garrantzitsuenetakoa da, batez ere, landare espeziei dagokienez.
Denboraleak Iñurritzako biotopoko "Gallium arenarium" landare espeziea ia guztiz desagerrarazi duela uste du Aranzadik

Irudia:www.aranzadi-zientziak.org

Asteburuko denboraleak itsasertzeko landareei eta habitateei eragindako kalteak aztertzen ari da Aranzadi eta dirudienez ondorio larrienak Zarautzeko Iñurritzako Biotopoak jasan ditu.

Bertan, EAEko espezie mehatxatuen katalogoko 13 landare espezie daude eta baita Iberiar penintsula osoan aurkitu daitezkeen bi espezie: Alyssum loiseleurii subsp. loiseleurii eta Galium arenarium.

Aranzadiren lehen azterketen arabera, Galium arenarium espeziea izan da kaltetuena eta litekeena da espeziea ia guztiz desagertu izana.

Aranzadiko Botanika Sailak iaz egin zuen Galium arenarium espeziearen egoeraren azterketa eta populazioaren gainbehera agerian geratzeaz gain hauen haziak jaso zituen.

Iñurritzako Biotopoa, biodibertsitatearen ikuspegitik, euskal kostaldeko gunerik garrantzitsuenetakoa da, batez ere, landare espeziei dagokienez.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)