Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Datorren urtarrilaren 28an izango da MIR azterketa

Dokumentuaren akzioak

Datorren urtarrilaren 28an izango da MIR azterketa

2012/01/18 - Unibertsitatea.net
Osasun Formazio Espezializatuko MIR Medikuntzako azterketa bada ere ezagunena, Erizaintza, Farmazia, Psikologia, Kimika, Biologia eta Fisikako gradua duten ikasleentzako ere badago azterketa baliokidea.

Azterketa hauek, esan bezala, urtarrilaren 28an izango dira, eta 5 orduko iraupena izango dute. Erizaintzako azterketak ordea, ordu biko iraupena izango du.

 

Osasun Formazio Espezializatuko azterketan ateratako notaren eta espedientearen arabera, Madrilen, espezializazio aukeraketak hasten dira. Aukeraketa notaren hurrenkeraren araberakoa izango da, hau da, notarik altuena lortu duena izango da aukeratzen lehena.

Plaza eskaintza osoa (espezialitateka, lurraldeka...) kontsultatu daiteke Hezkuntza, Kultura eta Kirolerako ministerioaren web gunean.

Informazio gehiago: MEC