Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian DatorkiGunea, gazteentzako bilgunea
Erabiltzailearen akzioak

DatorkiGunea, gazteentzako bilgunea

2010/09/14 - Unibertsitatea.net
Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi lurraldetako gazteak biltzen dituen bilgune fisiko eta birtuala sortu du, DATORKIGUNEA izenburupean, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta gai hauen inguruan hausnartzeko.
Zalantzaz betetako etorkizun bati EZINBESTEAN aurre egin behar diozuen guztiekin eta guztientzat elkarrekin topo egiteko gune bat sortu du Eusko Ikaskuntzak, etorkizun hori prestatzen joateko asmoz. Ei Gazte!-k sare SOZIAL, FISIKO ETA BIRTUALA sortu du, zazpi lurraldeetako gazteak eta askotariko diziplinak batuz, gaur egungo gizartearen erronkei eztabaida pizteko eta aztertzen dituzten problematikei erantzuteko ekintzak definitzeko. buruzko

Horretan laguntzeko Datorkigunea irail honetan jarri da martxan eta 2011 urteko urtarrilera arte Gazteen parte hartzea, bide berrien bila gaia landuko da. 2011 urteko urtarriletik ekainera arte Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin? izango da landuteko duten bigarren gaia.

Euskal Herriko zazpi lurraldetako 40 gazteak hilean behin bilduko dira, aurretik egindako lanean oinarrituz, eta Eusko ikaskuntzak prestatutako gidoi bat jarraituz, arazo hauen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkezteko xedez. Bilerak mugikorrak izango dira, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan burutuko dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari