Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Cortada" Gasteizko Film Laburren Jaialdia gaur hasiko da

Dokumentuaren akzioak

"Cortada" Gasteizko Film Laburren Jaialdia gaur hasiko da

2010/11/15 - Unibertsitatea.net

Cortada, Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa gaur hasiko da.

Aurtengo edizioan 277 film jaso dira eta hauetatik 42 izan dira hautatuak. Bi sailetara aurkeztu dira lanak: Sail Ofizialera eta "Hemengoak" kategoria estreinatu berrira (Araban egin, ekoitzi eta filmatu diren lanen saila).

Proiekzioak gaur hasi eta azaroaren 19a arte emango dira Gasteizko bi gunetan:

    • Sekzio ofizialeko 34 lan hautatuak:
        •  Guridi zinemetan, azaroaren 15etik 18ra, 20.00etan.
    • "Hemengoak" kategoriako 11 lan hautatuak:
        •  Luis de Ajuria Aretoan, azaroaren 17an eta 18an, 18.30etan.

Informazio gehiago Cortada 2010 gunean.