Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteentzako zientziari buruzko bideoen lehiaketa: Ciencia Clip

Dokumentuaren akzioak

Gazteentzako zientziari buruzko bideoen lehiaketa: Ciencia Clip

2018/02/16 - Unibertsitatea.net
Bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta atzo ireki zen izen ematea. Aurtengoa, 3. edizioa da eta izen ematea atzo ireki zen.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du zientziari buruzko bideoen Ciencia Clip lehiaketa. Aurtengoa, 3. edizioa da eta izena emateko epea atzo ireki zen.

Bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Bertan zera da lortu behar dutena: zientzia arloko kontzeptu bat modu ulerkor eta atseginean 3-5 minutu bitarteko klip batean azaltzea.

Gaia librea da eta lanak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, galegoz edo ingelesez egin daitezke, gehienez, hiruko taldeetan.

Parte hartzeko hiru kategoria sortu dituzte: DBHko 1-2 mailetako ikasleak, DBH 3-4 mailakoak eta LHko oinarrizko ziklokoak, eta azkenik, Batxilergo eta LHko erdiko ziklokoak.

Izena emateko eta parte hartzeko epea otsailaren 15etik apirilaren 15era izango da. Lehiaketaren gaineko zehaztapen guztiak (bideoak nora igo, sariak...) lehiaketaren webgunean aurkituko dituzu: Ciencia Clip.

Iturria: Zientzia Kaiera