Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CERNera bisita Aranzadiren ostiral astronomikoan

Dokumentuaren akzioak

CERNera bisita Aranzadiren ostiral astronomikoan

2017/01/24 - unibertsitatea.net
CMS esperimentua ezagutu, tunelaren barruan sartu zein partikula-azeleragailua bertatik bertara ikusteko aukera izango da

Urtarrileko Aranzadiren ostiral astronomikoa hil honen 27an izango da, 19:30etan, Aranzadiren egoitzan. Eta urteko lehenengoa izanik berezia izango da. 

Oraingo honetan CERNa (Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) barrutik nolakoa den ezagutzeko aukera izango da. Rebeca Gonzalez fisikariaren eskutik izango da hori. CMS esperimentua ezagutu, tunelaren barruan sartu zein hadroien talkagailuapartikula-azeleragailua, bertatik bertara ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Izan ere, neguan geldi egoten da talkagailua.

Ohiko moduan, saio irekia eta doako izango da.