Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietan Gradua abian jarriko da datorren ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietan Gradua abian jarriko da datorren ikasturtean

2010/11/25 - Unibertsitatea.net
2011/2012 ikasturtean irekiko ditu ateak Zientzia gastronomikoetan arituko den fakultateak: Espainiar Estatuko lehenengoa eta ikerketarako eta berrikuntzarako zentroa izango duen munduko bakarra. Ikasketak gazteleraz eta ingelesez emango dira.

Basque Culinary Centerrek Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietako Gradua aurkeztu du.

Zientzia gastronomikoetan arituko den Espainiar Estatuko lehenengo fakultatea izango da eta ikerketarako eta berrikuntzarako zentroa izango duen munduko bakarra.

2011/2012 ikasturtean irekiko ditu ateak Donostian kokatuko den zentroak. 4 urteko gradua izango da (240 kreditu), eskolak gazteleraz eta ingelesez emango dira eta lau ezagutza-alor handi izango ditu:

    • Sukalde-areto-sommelier teknikak.
    • Negozioaren kudeaketa.
    • Zientzia eta teknologia.
    • Kultura eta artea.
Youtubeko bideo honetan ikusi dezekazu Basque Culinary Center-en aurkezpena.