Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Campus Iberus-ek diru-laguntza programa sortu du mugen arteko mugikortasuna laguntzeko

Dokumentuaren akzioak

Campus Iberus-ek diru-laguntza programa sortu du mugen arteko mugikortasuna laguntzeko

2012/10/05 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Campus Iberus ekimeneko partaide gisa, egin duen deialdia, besteak beste, Pau eta Toulouseko Unibertsitateekin batera garatuko da. 74 plaza aurreikusten dira administrazio eta zerbitzu langileei, irakasle zein ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta.

Campus Iberus osatzen duten unibertsitate eta erakunde publikoen arteko hitzarmenaren garapenaren baitan kokatzen da deialdi hau. Aliantza estrategiko honen helburu nagusia mugaz gaindiko campusa eratzea denez, laguntza ekimen hau egitasmoren zati da eta egonaldi laburren bidez eskualde ezberdinen arteko mugikortasuna sustatzea bilatzen du.

74 laguntza horietatik 30 ikasleei zuzenduta daude, beste 30 irakasle eta ikertzaileei eta gainontzeko 14ak AZPkoei. Ikasleen kasuan egonaldia bi hilabetekoa izango da eta beraien titulazioarekin zerikusia duten ikasketa, praktika zein ekimenekin osatuko da.

Eskaerak egiteko epea datorren urriaren 9an amaituko da. HEMEN eskuratu dezakezu informazio gehiago.