Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Campus berdea" liburua argitaratu du UPNA/NUPk euskaraz

Dokumentuaren akzioak

"Campus berdea" liburua argitaratu du UPNA/NUPk euskaraz

2009/03/20 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPk "Campus berdea" gidaliburua argitaratu du euskaraz. Bertan, Arrosadiako campuseko 89 zuhaitz barietate eta zuhaixka formako 10 bat espezie aipagarriren zehaztapen guztiak ematen dira.

Izan ere, landare-espezie bakoitza dagokion planoan seinalatu da eta argitalpenaren bukaeran dagoen glosarioko fitxa botanikora bidaltzen duen zenbaki batekin identifikatu da testuan eta argazkietan.

Gidaliburuaren 3.000 ale argitaratu dira eta salgai dago 4€tan.