Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Cambridgeko Unibertsitateko ESOL ingeles maila neurtzeko azterketak egingo dira lehen aldiz UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Cambridgeko Unibertsitateko ESOL ingeles maila neurtzeko azterketak egingo dira lehen aldiz UPV/EHUn

2011/10/17 - Unibertsitatea.net

Cambridgeko Unibertsitateko ESOL azterketak ingeles hizkuntzaren maila frogatzeko azterketa ospetsuak dira. Aurten, UPV/EHUko ikasleek eta langileek unibertsitatean hauek egiteko aukera izango dute lehen aldiz.

Bi azterketetara aurkezteko aukera dute:

  • Firts Certificate in English (FCE).
  • Certificate of Advance English (CAE).

 

Frogak abenduaren 2an eta 3an izango dira eta aurkeztu ahal izateko izena-eman behar da gune honetan (CAEren kasuan urriaren 19a aurretik eta FCEren kasuan berriz azaroaren 18a aurretik).