Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar XIII. edizioko sariak banatu dira

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar XIII. edizioko sariak banatu dira

2007/03/05 - Unibertsitatea.net
Migel Mari Elosegi Tolosarrak hartu du lehen saria ubideetan hiltzen diren animaliei buruzko lanarekin. Aipamen sariak aldiz, arrain hermafroditek, begiradak jarraitzeko sistemak eta negutegietako plastikoen analisiak jaso dituzte.

Usurbilen banatu dituzte CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko sariak asteburuan. Zentral hidroelektrikoetarako ubideetan hiltzen diren animaliei buruz Migel Mari Elosegi tolosarrak egindako ikerketak lortu du lehen saria, "Ubideetako heriotzak. Energia berdearen ondorio beltza" izenburua duen lanarekin.

Bigarren saria, Ibon Cancio bizkaitarrak egindako analisiak lortu du. Arrain hermafroditei buruz idatzitako  "Sexuen arteko lehia eta bisigua"rekin.

"Zeri Begira zaude? Begiei begira" izeneko lanak lortu du hirugarren saria. Arantzazu Villanueva ikertzaileak begirada jarraitzeko sistemek nola funtzionatzen duten azaldu du lan honetan.

Azkenik, gazteentzako ere sari berezi bat eman dute eta "Xafla irazgaitza: bike berria" izenburuko lanak irabazi du. Goretti Goikoetxeandiak kimikariak egin du eta negutegietako plastikoak xafla iragazkaitzak egiteko erabili daitezkeela ikertu du.

Sari banaketa egiteaz gain, Kepa Altonagak idatzitako "Etxepare, Aldudeko medikua" lana ere aurkeztu da, duela hiru urteko CAF-Elhuyar sarietan beka lortu eta gero kaleratu dena, Euskaltzaindia eta EHUren eskutik.

Saritutako lan gutzitak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren hurrengo alean argitaratuko dira apirilean.