Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa abian da

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa abian da

2012/10/10 - Unibertsitatea.net
Sari honen bidez zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei laguntzea lortu nahi da. XIX. edizio honek kategoria berri bat izango du: Zientzia gizartean sorkuntza-beka.

Aurkeztu daitezkeen proiektuak, edozein jakintza-arlo zientifiko, artistiko edo soziologikoan landutakoak izan daitezke, hala nola, ikus-entzunezkoak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu duten ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak...

Jarraian aipatzen dira CAF-Elhuyar Sariak osatzen dituzten kategoriek:

  • Dibulgazio-artikulu originalak:
    • Dibulgazio-artikulu orokorrak 2.000 €
    • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak 2.000 €
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak 2.000 €: 2012. urtean argitaratu diren zientzia-kazetaritzako lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.
  • Zientzia gizartean sorkuntza-beka 5.000 €: beka berri honetara aurkeztu daitezkeen lanek izaera soziologiko, artistiko zein zientifikoa izan dezakete, arlo sozialaren eta zientifikoaren arteko uztarketa lan-ildotzat hartzen duten bitartean.

Lanak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 31an amaituko da. Informazioa gehiago nahi baduzu, HEMEN.