Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko epea asteon bukatzen da
Erabiltzailearen akzioak

CAF-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko epea asteon bukatzen da

2013/01/29 - Unibertsitatea.net
Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz sortu ziren 1994an CAF-Elhuyar Sariak. Aurtengo edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31an bukatzen da.

Zientzia eta teknologia gaien euskarazko zabalkundea sustatzea da CAF-Elhuyar Sariak ekimenaren helburu nagusia eta 1994az geroztik antolatzen den sariketa honek kategoria berri bat du aurten: "Zientzia gizartean sorkuntza-beka".

Beraz, 3 kategoria izango ditu aurten sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak:
      • Dibulgazio-artikulu orokorrak. Saria: 2.000 euro
      • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Saria: 2.000 euro.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2012an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak. Saria: 2.000 euro.
  • Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak: ikus-entzunezko proiektuak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, azterketa soziologikoak... Saria: 5.000 euro

 

Lanak 2013ko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago CAF-Elhuyar sariak gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari