Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-ELHUYAR sariak 2010

Dokumentuaren akzioak

CAF-ELHUYAR sariak 2010

2010/10/29 - Unibertsitatea.net
CAF-Elhuyar Sariak 1994an sortu ziren eta erreferente bat bilakatu dira zientzialari eta kazetari zientifiko euskaldunen artean.

CAF-Elhuyar 2010 sarien deialdia dagoeneko egin da. Sariketaren helburu nagusia zientzia eta teknologia gaien euskarazko zabalkundea sustatzea da.

Hiru dira sariketako kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak:
      • Dibulgazio-artikulu orokorra: 2.000€
      • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak: 2.000€
  • Gazteei zuzendutako Zientzia-narrazioak: 5.000€
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak: 2.000€

 

Lanak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 31an bukatzen da. Informazio gehiago Elhuyarren webgunean duzu.