Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Buruxkak liburutegi digitala: euskarazko unibertsitate-liburuak eta aldizkariak

Dokumentuaren akzioak

Buruxkak liburutegi digitala: euskarazko unibertsitate-liburuak eta aldizkariak

2016/02/04 - Idoia
Buruxkak Liburutegi Digitalean (BLD) aurkituko dituzu, doan, UEUk argitaratu dituen liburu eta aldizkariak.

Unibertsitate ikasle euskaldunei euren ikaskuntza prozesuan laguntzeko asmoz, UEUk euskarri elektronikoan kontsultagarri jartzen ditu Buruxkak Liburutegi Digitalean bere liburuak eta aldizkariak.

Zer eduki aurkituko duzu Buruxkak Liburutegi Digitalean?

Liburuak: UEUk argitaratutako liburu guztiak aurkituko dituzu bertan, horretarako, fondo digitala, Katalogokoak eta Ebook atalak dituzu eskura. Oraindik ere merkatuan salgai dagoen liburua baldin bada, kasu horretan, liburuaren gaineko erreferentzia, aurkibidea, kapitulu bat (PDF formatuan) eta dendarako esteka eskainiko zaizkizu; aldiz, duela 5 urte baino lehenago argitaratutako lanen kasuan, obra osoa kontsultatu eta zure ordenagailura jaitsi zein inprimatzeko aukera izango duzu.

Aldizkariak: UEUk argitaratzen dituen hiru aldizkariak dituzu eskura atal honetan, hau da, Uztaro, Aldiri eta Kondaira.com aldizkari elektronikoa. Azken urteko zenbakiak izan ezik, gainontzekoen kasuan, ale osoa eskaintzen da PDF formatuan, baita banakako artikuluak ere.

Buruxkak Liburutegi Digitalean bilduta dauden dokumentu guztiak honako hiru modutan kontsulta daitezke: bildumen arabera, jakintza-arloen arabera (Artea eta Musika, Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Osasun Zientziak, Zientzia Aplikatuak eta Zientziak) edo gai lainoaren bidez.