Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Burujabetza teknologikoa" izango da 11. Informatikari Euskaldunen Bilkurako gaia
Erabiltzailearen akzioak

"Burujabetza teknologikoa" izango da 11. Informatikari Euskaldunen Bilkurako gaia

2017/12/19 - Unibertsitatea.net
11. edizioa izango da 2018koa eta bertan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdia egin dute. Gaia "Burujabetza Teknologikoa" izango da eta laburpenak otsailaren 14rako bidali behar dira.

"Burujabetza teknologikoa" lemapean ospatuko da datorren maiatzaren 17an Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) 11. edizioa.

Teknologiaren arloko burujabetzaren inguruko eztabaida sustatzea da helburua, besteak beste: zein komunikazio-azpiegitura behar diren, parte-hartze digitalerako tresnak, hezkuntza-sistemarako egokiak diren eduki eta teknologien planteamenduak, hizkuntza-industriarako estrategiak, garapen ekonomikoaren ereduari lotutako apustu teknologikoa, segurtasuna, pribatutasuna, arlo etikoak… Honez gain, informatikan euskaraz jarduteak berez dituen bestelako gorabeherek era jaso nahi dituzte komunikazio-saioan.

Bilkura euskal softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abarrei dago zuzenduta eta bertan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdia egin dute. Laburpenak bidaltzeko azken eguna otsailaren 14a izango da eta hauxe da eskatzen dutena:

  • Izenburua edo produktuaren izena.

  • Egileen izen-deiturak.

  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).

  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

 

Laburpenak ondorengo helbidera bidali behar dira:

Ana Arruarte Lasa

Informatika Fakultatea

649 p.k., 20080 Donosti.

(Tel.: 943015065 / Fax: 943015590 /a.arruarte@ehu.eus)

 

Bilkuraren gaineko nobedadeak IEB blogean jarraitzeko aukera izango duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari