Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Britania Handian posible da hiru pertsonaren DNA duten enbrioiak sortzea
Erabiltzailearen akzioak

Britania Handian posible da hiru pertsonaren DNA duten enbrioiak sortzea

2015/02/11 - Unibertsitatea.net
Hiru pertsonen material genetikoa duten haurrak izateko baimena eman du Britainia Handiko Parlamentuak teknika hori onartzen duen lehen herrialdea izanik.

Elhuyar Aldizkari digitalean irakurri ahal izan dugunez, amaren DNA mitokondriala askatzean transmititu daitezken herentziazko zenbait gaixotasun ekiditeko aukera ematen du hiru pertsonen DNA erabiliaz enbrioi bat eratzearen teknika honek.

Antza denez, 5.000 haurretatik bat amak transmititutako gaixotasunen batekin jaiotzen da, garuneko, bihotzeko edota muskuluetako gaixotasun larriak izaten dira horiek. Gainera, amak ez du gaixotasuna jasaten, haurrek bai ordea, mitokondrioetan egon daitekeen akasdun DNAren ondorioz.

Urte askotako ikerketen ostean, gaixotasunen transmisioa ekiditeko teknika bi jorratu dira amaren mitokondrioetako DNA emaile batenarekin ordezkatzeko asmoz. Tekniketako bat, obuluan bertan egiten da ordezkapena, amaren eta emailearen obuluak hartu eta horien nukleoak erauzten dira, amaren nukleoa emailearen obuluan sartuz. Gero, aitaren espermatozoideekin ernaltzen da eta umetokian ezarri.

Bigarren teknika, aldaketa enbrioian egitean datza. Amaren eta emailearen obuluak ernaltzen dira, ondoren, bien nukleoak kendu eta gurasoena txertatu nukleorik ez duen emailearen obuluan. Modu horretan, gurasoen geneak dituen enbrioi osasuntsua eratzen da.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Hiru pertsonaren DNA duten haurrak sortzeko baimena eman du Britainia Handiak

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari