Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian BOOK-TRAILER Lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

BOOK-TRAILER Lehiaketa

2012/05/04 - unibertsitatea.net
Euskaraz argitaratutako liburuak promozionatzeko trailer lehiaketa ospatuko da apirilaren 23tik maiatzaren 23ra.

Filmak promozionatzeko trailerrak grabatzen dira, zergatik ez liburuak promozionatzeko? Idei hau oinarri harturik Literaturia, Arrekikili eta Tximintx elkarteak liburu trailerren lehiaketa antolatu dute. Literaturia 2012 du izena eta izena emateko epea apirilaren 23tik maiatzaren 23ra da.

Bideo bat aurkeztu behar da, berdin du estiloa eta formatua. Baina derrigorrezkoa da euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako edozein libururi buruzkoa izatea. Bideoak liburua promozionatzeko balio behar du. Horretarako, liburuaren egilea eta argitaletxea agertu behar dira. Bideoek hiru eta bost minutu arteko iraupena izango dute eta euskaraz eginak izan beharko dira. Hala ere, beste hizkuntzetako azpitituluak ere izan ditzakete.

Bideoa liburutrailerra@gmail.com helbidean aurkeztuko da, argi adieraziz nortzuk diren bideoaren egileak eta zein den promozionatu nahi den liburua. Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: literaturan aditua den bat, zinemagintzan aditua den bat eta antolatzaileetako bat. Saria ordea, Literaturian aurkeztuko diren liburu-sorta bat izango da.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari