Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bonaparte Ondarearen webgunea sortu dute euskarazko testuen hizkuntza analisirako
Erabiltzailearen akzioak

Bonaparte Ondarearen webgunea sortu dute euskarazko testuen hizkuntza analisirako

2011/03/09 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak sortu du http://bonaparte.deusto.es webgunea.

Deustuko Unibertsitateko TesiTek lantaldeak egindako lanaren emaitza da http://bonaparte.deusto.es webgunea. Ikerketan berrerabilgarria den corpus digital batean oinarritutako tresna informatiko bat garatu dute euskarazko testuen analisirako. Horretarako dialektologia eta diakroniaren ikuspuntutik euskarazko bildumarik garrantzitsuena den Bonaparte Ondareko dokumentuak hartu dituzte.

Era honetan, garai desberdinetako eta edozein euskalkitako testuen analisi erdi-automatikoa (morfologia eta sintaxia) egin daiteke. Gainera testu beraren bertsio desberdinak (lauraino) paraleloan alderatzeko aukera ere ematen du.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari