Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Blas de Otero-Bilboko Uria I. Poesia Lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Blas de Otero-Bilboko Uria I. Poesia Lehiaketa

2008/03/11 - Unibertsitatea.net
Literatur sormena sustatzea eta Bilboko poetaren lana ezagutzera ematea da helburua.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak poeta Bilbotarraren jaiotzaren 92. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Blas de Otero-Bilboko Uria I. Poesia Lehiaketa sortu dute eta bertan euskarazko zein gaztelerazko lanak aurkezteko aukera dago ekainaren 15a baino lehen.

Honez gain "Blas Otero irakurtzen" poesia saioa antolatu dute. Bertan parte hartuko dute Kirmen Uribek, Vicente Gallegok eta Jose Antonio Labordetak. Saioa, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean izango da martxoaren 14an arratsaldeko 19.30etatik aurrera.