Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaian egindako ikerketa baten arabera odola ateratzea mingarriagoa da kateterra jartzea baino

Dokumentuaren akzioak

Bizkaian egindako ikerketa baten arabera odola ateratzea mingarriagoa da kateterra jartzea baino

2018/01/22 - Unibertsitatea.net
DIASURE Erizaintza lantaldeak egin du ikerketa Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan. 18 eta 85 urte bitarteko 820 paziente hartu dira kontutan.

Odola ateratzea mingarriagoa da kateterra jartzea baino. Horixe ondorioztatu du DIASURE Erizaintza lantaldeak egindako ikerketak.

Azterlana 2017ko urtarriletik ekainera bitartean egin da Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan. 18 eta 85 urte bitarteko 820 paziente hartu dira kontutan eta guztira zaineko 780 kateter jarri ziren eta arteriako 101 odol-lagin atera ziren oxigeno eta karbono dioxido mailak eta bikarbonato kontzentrazioa neurtzeko (gasometriak).

Mina, Numeric Pain Rating Scale (NRS-11) aplikatuta neurtu zen. Eskala horretan 0tik 10era baloratzen da norberak sentitutako mina eta erabakita dago 3tik gorakoa onartezina dela.

Ikerketan zera ikusi zen, zainean kateterra jartzeak 2,8ko puntuazioa izan zuela bataz beste eta gasometriek berriz 3,6koa. Hala ere, ziztatzen den lekuak (eskumuturra, ukondoko tolestura edo kubitu aurreko hobia) ere eragiten du minaren pertzepzioan.

DIASURE Erizaintza lantaldea 2015eko otsailean sortu zen eta Osakidetzako erizainek osatzen dute.

Iturria: UPV/EHU