Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaia Zientzia Plaza izango da lehenengoz

Dokumentuaren akzioak

Bizkaia Zientzia Plaza izango da lehenengoz

2017/09/06 - unibertsitatea.net
Irailaren 14tik 24ra hainbat eratako ekitaldiak antolatu dituzte Bilbon, Ondarroan, Getxon eta Igorren. Adin guztietarako zientzia-dibulgazio jaialdia izango da.

"Bizkaia 2017ko irailean zientzia plaza batean bihurtzeko helburua dugu. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz goza dezan nahi dugu, Bizkaian zientzia izan dadila protagonista". Era horretan aurkeztu dute aurten lehenengoz antolatuko den Bizkaia Zientzia Plaza. EHUren Kultura Zientifikoko katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta adin guztietarako zientzia-dibulgazio jaialdia izango da.

Doako hitzaldi eta jarduerak izango dira, baina Nauka Kids izeneko haur tailerretan, adibidez, aurretiaz izena ematea beharrezkoa da. EITBren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Egitaraua

Irailaren 14an

  • Ciencia Show. Euskalduna jauregian. 11:00-12:00. Bigarren hezkuntzako (DBH 3. maila eta Batxilergoko 2. maila artean) ikasleei zuzendutako zientzia bakarrizketen lehiaketa da.
  • Naukas Pro. Euskalduna jauregian. 16:00-20:00. Esparru zientifikoko enpresa arduradunen, ikerketa zentroetako kideen eta zientifiko esanguratsuen 20 minutuko hitzaldiak.

 

Irailaren 15ean eta 16an

  • Naukas Bilbao. Euskalduna jauregian. 10:00-20:30. Aurtengoa 7. edizioa da. 60 hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduko dira hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo zaizkie elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere izango dira. Ciencia Clip Bigarren Hezkuntzako zientzia-dibulgaziozko bideo lehiaketaren sariak ere banatuko dira. Amaitzeko Euskalduna Jauregiko sarreran zientzia-dibulgaziozko liburu eta aldizkariak kontsultatu eta erosteko aukera egongo da Elkar, Naukas, Next Door, UEU eta UPV/EHU argitaletxeek jarritako standetan.

 

Irailaren 17an

  • Naukas kids. Euskalduna jauregian. 10:00-13.30. 3-10 urtekoentzat tailerrak, 8 eta 12 urte bitartekoentzat ikuskizuna, eta 13-16 bitartekoentzat bost zientzialarirekin saio berezi bat.
  • Scenio.  EHUko Bizkaia Aretoan. Goizez eta arratsaldez.

    Bost ataletan banatuko da:

    1. Ikuskizun zientifikoak: bakarrizketak, antzerkia, magia eta musika.
    2. Ilustrazio zientifikoa: diseinatzaile eta margolarien mahai-ingurua.  Erakusketa eta tailerra ere bai.
    3. Irratsaioa: zuzeneko irratsaioa izango da.
    4. Gamifikazioa: zientzia eta hezkuntzarako bideo-jokoak.
    5. Youtube bidezko ikuskizuna: zuzeneko ikuskizuna.

 

Irailaren 18tik 20ra

  • Science+. EHUko Bizkaia Aretoan. 9:00-17:00. Zientziaren alorrean dauden aukera profesionalak, bereziki Europan. Ikasketa zientifikoak egiten ari diren ikasleei, ikertzaileei eta zientziaren adarreko bestelako profesionalei zuzenduta dago.

 

Irailaren 21tik 24ra

  • Jakinduriek mundue erreko dau!. Bertsozientzia. Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon. 18:30-20:30. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau!” saioetan hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean.