Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Bizitza zientifikoen" Topagunea astelehenean

Dokumentuaren akzioak

"Bizitza zientifikoen" Topagunea astelehenean

2012/03/16 - Unibertsitatea.net
Eureka! Zientzia Museoak “Bizitza zientifikoen topagunea” jarduera antolatu du. Eskola-umeentzako topaketa DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat da, eta ikasleak irakasleekin batera zientziaren, teknologiaren eta ikerketaren eremuetan lan egiten duten profesionalekin elkartzeko helburua du.

Ikasleak sentikortu nahi ditugu, zientziara eta ikerketara gerturatuz, eta ikasketak bukatu ostean dituzten lanerako aukera ugariak erakutsi nahi dizkiete.

Horretarako, ikasleek zientziaren zenbait eremutako profesionalekin hitz egiteko, galderak egiteko eta iritziak trukatzeko aukera izateko espazioa sortu nahi dute. Zientzia-karreraren bat egin nahi duten ikasleek bertatik bertara ezagutuko dituzte lanerako aukera zabalak, karrera bat edo beste egiteak eragiten duenari eta dituen zailtasunei buruzko galderak egin ahal izango dituzte, eta, era berean, beren zientzia-bokazioak indartuko dituzte.

Topagunea martxoaren 19an izango da, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, goizeko 9etatik aurrera.

programa guztia HEMEN.