Dokumentuaren akzioak
Biopolimeroetako aditu europarrentzako zita astelehenean Markina-Xemeinen
Leartiker, Markina-Xemeinen kokatuta dagoen materiale polimerikoetan espezializatutako ikerketa zentroa da eta otsailaren 18rako biopolimeroen garapenari buruzko jardunaldia antolatu du.
Bertan "Development of Biopolymers " hitzaldia eskainiko du Luc Averous-ek, biopolimeroetan aditua den Estrasburgoko Unibertsitateko irakasleak.
Izan ere, munduko zientzialariak polimeroen inguruko hainbat ikerketetan murgilduta daude: ingurumen inpaktua gutxitzeko erraztasun handiagoarekin degradatzen diren polimeroak ikertzen edo karbono aztarnak murrizteko bizi-iraupen luzeagoa duten kontsumo ondareetako biopolimero berriak garatzen.
Hitzaldia otsailaren 18an izango da 9:30etatik 11:30etara Leartiker-en egoitzan. Informazio gehiago Leartikeren web gunean.