Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biologoek hitzordua dute gaur Bilbon "Bioesperientziak" jardunaldietan
Erabiltzailearen akzioak

Biologoek hitzordua dute gaur Bilbon "Bioesperientziak" jardunaldietan

2014/11/20 - Unibertsitatea.net
Biologoaren lanbidearen ezaugarriak eta biologiak berak gizarteari egindako ekarpenak ezagutaraziko dira gaur arratsaldeko 18.00etan.

Biologiako profesionalen artean esperientziak eta ideiak partekatzeko jardunaldia antolatu dute gaur arratsaldean Bilbon.

"Bioesperientziak" lemapean, biologoaren lanbidearen ezaugarriak eta biologiak berak gizarteari egindako ekarpenak ezagutaraziko dira.

Hemen duzu egitaraua:

  • 18.00. Aurkezpena: Juan Ignacio Pérez (Kultura Zientifikoko Katedra) eta Aitor Santisteban (Euskadiko Biologoen Elkarte Ofiziala, EBEO).
  • 18.15. EBEOren betekizuna egungo gizartean, Fernando L. Hernando (EBEO).
  • 18.35: Bioteknologo industrialak ete-etan, Francis Barbero (Guserbiot).
  • 18.55: Zer egiten du zu bezalako biologo batek paisaiaren bioingeniaritzan lanean?, Paola Sangalli (SCIA SL).
  • 19.15: Biologoa eta nabarmena: posible da!, Concha Vidales, (Toribio Etxebarria 2014 Saria. DNA DATA).
  • 19.45: Galderak.

 

Jardunaldia gaur ospatuko da (azaroak 20) arratsaldeko 18:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Sarrera doakoa da.

 

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari