Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biologia sintetikoa eta bizi artifiziala mintzagai
Erabiltzailearen akzioak

Biologia sintetikoa eta bizi artifiziala mintzagai

2012/09/25 - Unibertsitatea.net
Ostegun honetan, irailaren 27an, 16.00etan, EHU/UPVko Donostiako Informatika Fakultatearen Gradu Aretoan, Ricard Solé biologoak eta fisikariak 'Biología sintética y vida artificial: más allá de Turing' izeneko hitzaldia eskainiko du. Informatika Fakultateak, Alan Turing Urtea-ren inguruan antolatu dituen ekitaldien baitan dago hitzaldia. Sarrera irekia eta doanekoa da.

Ricard Solé Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko ICREA irakasle ikerlaria da, eta bertako Sistema Konplexuen Laborategiko zuzendaria da. Fisikan eta Biologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Fisikan doktorea da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC). Santa Fe Institutuko (Nuevo Mexico, AEB) kanpo irakaslea eta Sistema Complexuen Europar Erakundearen Batzordeko kidea da. Hainbat liburu kaleratu ditu. Azkena, 'Vidas sintéticas' (Tusquets, 2012).

Solé irakasleak hitzaldian honako gaia aztertuko du: biologia sintetikoa izeneko diziplina sortu berriari konputagailu bidezko simulazioaren garapena gainjartzen badiogu, egiazko iraultza baten aurrean gaude biziaren funtsa eta bere mugei hurbiltzeko moduari dagokionean. Are gehiago aurrekoari gehitzen badiogu portaeraren forma konplexuetara eboluzionatzeko gai diren makinen eraikuntza. Ildo horretan, Alan Turing-ek formulatutako galderek eta problemek garrantzi handia hartzen dute, eta galdera berrietara garamatzate.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari