Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kimika sailaren esperimentuaren bideoa sarean: Biodiesela olio frijituarekin egiten

Dokumentuaren akzioak

Kimika sailaren esperimentuaren bideoa sarean: Biodiesela olio frijituarekin egiten

2011/09/30 - Unibertsitatea.net
UEUren Udako Ikastaroetako Kimika ikastaroan egindako esperimentua sarera igo dute. Baita ikastaroari loturiko materiala.

2011 Kimikaren Nazioarteko Urtea ikastaroa eman zuen Kimika Sailak UEUren Udako Ikastaroetan.

Bertan olio frijituarekin biodiesela egiten saiatu ziren eta esperimentuaren bideoa sarera igo dute.

Gainera ikastaroan emandako hitzaldi batzuen materiala Unibertsitatea.net atariko Otarrea apunteen txokora igo dute: Kimika ikastaroaren kronika, Elastomeroak, Eibarko olio erabiliaren bilketa, Biodiesela eta Klima aldaketa eta politika energetikoak.

Hona hemen bideoa: