Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biodibertsitatea arriskuan jartzen duten 6.400 espezie inbaditzaileren datu-basea osatu dute: GRIIS

Dokumentuaren akzioak

Biodibertsitatea arriskuan jartzen duten 6.400 espezie inbaditzaileren datu-basea osatu dute: GRIIS

2018/01/24 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko ikertzaileek osatu dute datu-basea eta 20 herrialdetan banatutako 6.400 espezie inbaditzaile jaso dituzte bertan. 2018an lurralde gehiagotara zabaltzea da ekimenaren helburua.
Biodibertsitatea arriskuan jartzen duten 6.400 espezie inbaditzaileren datu-basea osatu dute: GRIIS

Irudia: SINC

Ikertzaile talde batek biodibertsitatea arriskuan jartzen duten 6.400 espezie inbaditzaileren datu-basea osatu du: GRIIS. 20 herrialdetan banatutako 6.400 espezie inbaditzaile dira jaso dituztenak eta edonorentzat dago eskuragarri.

GRIIS (Global Register Of Introduced and Invasive Species) nazioarteko ikertzaileek osatu dute eta datu-baseak herrialdeetan banatutako animalia, landare, onddo eta protozoo inbaditzaileak erakusten ditu besteak beste. Honez gain, biodibertsitateari egin diezaioketen kaltea ekiditeko hartu daitezkeen neurriei buruzko informazioa ere luzatzen dute. Izan ere, kontutan hartu behar da espezie inbaditzaileen %25ak eragin kaltegarria duela biodibertsitatean.

Datu-basea iturri desberdinak erabilita osatu dute. Hala nola, literatura zientifikoa, aldizkari espezializatuetako artikuluak, ikerketa edo inkesten emaitzak eta lekuan lekuko adituak.

GRIIS-ek ekimena herrialde gehiagotara zabaltzeko asmoa dauka 2018an.

Iturria: SINC