Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian
Erabiltzailearen akzioak

Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian

2013/07/17 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren Donostiako Psikologia Fakultateak hartuko du nazioarteko biltzarra uztailaren 17tik 20ra.

EAPA (European Association of Psychological Assessmen) elkarteak 2 urterik behin antolatzen duen European Conference on Psychological Assessment biltzarraren 12. edizioa (ECPA12) Donostian ospatuko da uztailaren 17tik 20ra.

Bertan, ebaluazioaren arloko munduko psikologo adituak bilduko dira, alegia, 5 kontinenteetako 45 herrialdeko 350 espezialistatik gora.

UPV/EHUko Psikologia Fakultateak hartuko du biltzarra eta aparteko garrantzia duten hainbat gai landuko dira egunotan. Esaterako duela hilabete eskas AEBetan argitaratu berri den DSM-5 buru-nahasteak sailkatzeko eskuliburuari buruzko mundu mailako lehenengo eztabaida profesionala egingo da. Kontuan hartu behar da esparruko eskuliburu erabiliena dela eta DSMren aurreko edizioa 1994koa dela.

Egitarau guztia ECPA12ren webgunean duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari